2011(e)ko abenduaren 24(a), larunbata

Olentzero Deustun, 2011

Olentzero eta Mari Domingi Deustuko eskolara etorri dira! Zintzo portatu, gaur gauean,  Olentzero gure etxeetara helduko zaigu ere!.
Zorionak eta Eguberri On!



2011(e)ko abenduaren 20(a), asteartea

Olentzeroren etxean egonda

OLENTZEROREN ETXEA
Pasa den astean Olentzeroren eta Mari Domingiren etxean egon ginen eta benetan oso lanpeturik dabiltzala egun hauetan opariak prestatzen; hala ere, Gure Bibliotekan prestatzeko hainbat ideia eta ekintzak egiteko,  datorren Abenduaren 24 gauean Euskal Herriko etxeetara heldu baino lehen eta urruti daudenentzakoeatara ere, eman zizkiguten.
Olentzerok eta Mari Doimingik  emandako aholkuen zerrendatxo bat uzten dizuegu ekintza hauek prestatzeko: 
  • Olentzeroren marrazkiak eta postalak: guk egindako batzuk berari bidaltzea nahi du.
  • Olentzeroren panpinatxoa egin: gero berari, papera ez gastatzeko, egindakoaren argazki bat e-mailez bidali nola geratu den ikusteko.
  • Olentzerorentzako eskutitza idatzi: Krisi-ekonomiko aldian gaudela gogoratzeko eskatu digu eta horregatik gutxi eskatu behar diogula, holan guztioi ailegatuko zaigu zeozer.
  • Irakurtzea, sortu, irudikatu, jolastu, ikasi, etxean lagundu…; biek esan ziguten oso garranzitsua dela irakurtzea eta liburu mordo eta ipuin asko ditugula zain.
  • Gure Planetari buruzko gaixotasunaren ardura handia dute ere eta kontzientzia gehiago hartu behar dugula eta egunero horretaz ekintzak egin behar ditugula esan ziguten ere zuei kontatzeko.
Mila esker, Olentzero eta Mari Domingi!

2011(e)ko abenduaren 4(a), igandea

46 Durangoko Euskal Liburu eta Disko azoka


Abenduaren 4tik 8ra zatoz Durangoko azokara etorri!.  Euskal kulturaren festaren partaide eta kultura-egilea ere; aurtengo Durangoko azokan Galizia gonbidaturik izango dugu.
Hemen honako estekak uzten dizkizuet:


2011(e)ko abenduaren 2(a), ostirala

Bizitzarako oinarrizko ikaskuntza gaitasunak lantzeko 2012ko egutegia (CEAPA)

CEAPAren 2012rako egutegia
CEAPA-k, Confederación española de padres y madres de alumnos, ATLÁNTIDA izeneko proiektuarekin batera 2012rako egutegi didaktikoa argitaratu du, eta berri hau Pilar Torresen blogari esker jakin izan dugu.
Hilabete bakoizak proposamen didaktiko batzuk ditu egun-egunean ekintza bana etxean lantzeko seme alabekin eta holan eskolan lantzen direnen bizitzarako oinarrizko ikaskuntzak osatzeko eta indartzeko.
PDF formatoan egutegia deskargatu nahi baldin baduzue (erdaraz dago)
Calendario+2012+ +Web

2011(e)ko azaroaren 30(a), asteazkena

Autorización de publicación de imágenes


Egun gutxi barru, Bibliotekako Proiektuaren barruan egiten diren ekintzen eta irudien baimena bidaliko zaie liburutegiko erabiltzaileei  eta haien familiei gune honetan publikatu ahal izateko. Nahiz eta eskolako blogean publikatzeko baimena egon eta gune hau beranduago zabaldu zenez gero berriz eskatu behar da baimena honetan egiteko ere.


Dentro de unos días desde la Biblioteca escolar se va a enviar una solicitud  a las familias o tutores legales  para poder publicar las imágenes en éste espacio de las distintas actividades del alumnado que se realizan en el Proyecto de la Biblioteca. El motivo es que  a pesar de disponer de las distintas autorizaciones familiares para el blog de la escuela y éste blog estar integrado en el mismo  es necesario solicitar dicha autorización.

2011(e)ko azaroaren 29(a), asteartea

Tintinen abenturen erakusketa Deustun daukagu!



Pasa den astetik Tintin abenturen erakusketa Bibliotekako eskolan dugu, 1. solairuan kokatuta,  hain zuzen, denok ikusteko aukera izateko. Erakusketa hau datorren abenduaren 14ra arte izango dugu eskolan eta den- denok gonbidaturik zaudete ikusteko.


Ez dut denborarik izan argazkiak igotzeko eta laster igoko ditut zuel ikus eta goza ditzazuen baina zera esango dizuet : bai ikasleek, irakasleek eta familiek gustoko handiz hartu dutela erakusketa behin eta berriroa dierazi baitute  oso berezia dela eta gainera "Musika eskola" dugunez gero ere ikusle gehiago ditugu erakusketa honetan parte hartzeko. 
Bitartean hemen uzten dizkizuet galdera-sorta txiki bat abenduaren 7an egingo den zozketan parte hartzeko nahi izanez gero, saria: Tintin erakusketaren iragartzeko kartel bat.
Bitartean, hemen dituzue galdera-sorta bat zozketan parte hartu nahi baldin baduzue:

  1. Zeintzuk dira Tintin abenturetan agertzen diren pertsonaien izenak?
  2. Zein da Tintinen lagunik onenaren arraza-mota?
  3. Tintinen abenturak idatzi zuenaren egilearen izenordaina ba al dakizu zein den?
  4. Ba al dakizu albumen guztien artetik zein izan zen lehen idatzi izenaren izenburua?
  5. Zein da Steven Spielberg-k zuzendutako azken 3Dko animazio filmaren izena?
Zozketa, abenduaren 7an egingo dugu. Parte hartu eta egon adi!
Animatu zaitez eta etorri erakusketa ikustera!


2011(e)ko azaroaren 17(a), osteguna

Albisteak Hauteskundeak 2011: Bihar, arratsaldean, Biblioteka itxita

Hauteskunde Orokorrak, datorren azaroaren 20an,  izango direla eta, Deustuko Eskolako Biblioteka itxita egongo da bihar, arratsaldean.
Eguerdian, ordutegi arruntaz jarraituko dugu.

2011(e)ko azaroaren 16(a), asteazkena

"Tintín" eta "Star Wars" erakusketak izango ditugu Deustuko Bibliotekan


Bizkaiko ACEX Programaren bidez ondoko bi eskolako erakusketak izango ditugula  Deustuko eskolako "Biblioteka Proiektuan" ikasturte honetan email baten bidez jakinarazi digute. Hauek izango dira:  Tintín eta Star Wars.
Zoriontasunez heldu zaigu berria, aurten,  Lehen Hezkuntzako 2. zikloko ikastalde batekin Irakurtzeko Animazio Planaren barruan "Komikiak" lantzen hasi baikara liburutegian orain dela bi aste.

Erakusketa hauek dohan edukiko ditugu (ACEX eta BBKren artean antolatuak) eta ez digute eraginik egingo Bibliotekarako aurrekontuan.

Hemen dituzue erakusketa bakoitzaren datak:
  • Tintín: azaroaren 23tik abenduaren 14ra izango da
  • Star Wars: otsailaren 24tik  martxoaren 6ra izango da.
Erakusketak Eskolako Biblioteka sarrera ondoan aurkituko dituzue, 1. solairuan,  hain zuzen,  eta atea denontzat zabalik!
    Hona hemen gure helbidea:

    Blas de Otero kalea, 66
    Bilbo 48014
    Bizkaia, Euskadi

    2011(e)ko azaroaren 8(a), asteartea

    Beldur Astea 2011 Deustuko Eskolako Bibliotekan (Pasabideko erakusketa)


    Hona hemen "Beldur Astea 2011" ko erakusketan zehar egin genituen argazki bildumatxoa. Hau bakarrik doakio pasabidean egin genituen erakusketari eta hau da onena:  umeak bibliotekaren apalategietatik begira-begira ibili zirela beldurrari buruzko liburuen bila. Gainera, ikasleek, beraiek antolatu eta pasabidean jarri zituzten komikiak, aldizkariak eta haiek egindako beldurrezko apaingarriak.... Egunak aurrera zihoazen araberan magia-errezetak, ipuin laburrak... idatzi zituzten ere.
    Aste bi hauetan liburutegia bete-beterik izan dugu eskolan. Pasa den ostiralean 44 ikasle izan genuen.

    Beldur Astea 2011 Bibliotekan - Semana del Miedo 2011 en la Biblioteca on PhotoPeach

    2011(e)ko urriaren 31(a), astelehena

    ESTEKA INTERESGARRIAK: URRIA

    Hona hemen irailaren eta urriaren zehar sarean aurkitutako esteka interesgarrien laburpena eta blogean haietaz hitz egin dugun zerrenda:



     

    Bizkaiko Udal liburutegiak



    Sarean aurkitu ditudan Bizkaiko Udal Liburutegien webgune helbideak egin dudan bilduma baten uzten dizkizuet:  
    1. Arrigorriagako bibliotekak Más que libros: http://arrigokultura.blogspot.com/
    2. Berango Merana Liburutegia: http://berangoliburutegia.blogspot.com/
    3. Berrizko Liburutegia: http://berrizkoliburutegia.wordpress.com/
    4. Bibliotecas Getxo Liburutegiak:  http://liburutegiak.blog.euskadi.net/getxo/lang/eu/
    5. Bilboko Udal Liburutegiak: http://www.bilbao.net/cs/Satellite/bibliotecasMunicipales/Home/eu/100049470/Home?idioma=e
    6. Erandioko Biblioteka sarean: http://erandiokobibliotekasarean.blogspot.com/
    7. Karrantzako Udal LIBURUTEGIA: http://liburutegiak.blog.euskadi.net/karrantza/
    8. Kultur Leioa liburutegia: http://kulturleioaliburutegia.blogspot.com/
    9. Lezamako Liburutegia  (bloga): http://lezamakoliburutegia.blogspot.com/
    10. Lezamako liburutegia  (netvives): http://www.netvibes.com/lezamakoliburutegia#LEZAMAKO_UDAL_LIBURUTEGIA
    11. Mungiako liburutegia: http://mungiakoliburutegia.blogspot.com/
    12. Muskizko liburutegia: http://www.muskiz-liburutegia.org/#
    13. Trapagarango liburutegia: http://www.trapagaran.net/biblioteca/biblioteca.htm
    14. Turtziozko kultur etxea: http://turtziozkokulturetxea.blogspot.com/
    15. Zaldibarko Liburutegia:  http://zaldibarkoliburutegia.blogspot.com/
    16. Zamudio: http://zamudiokoudalliburutegia.blogspot.com/
    OHARRA: Helbide gehiago ezagutuz gero iruzkin edota mezuren baten bat  uztea eskertuko nizuke, horrela helbideak egunean izango ditugu. Mila esker! 

    • Azken gaurkotzearen data: 2011-11-14

      2011(e)ko urriaren 25(a), asteartea

      Liburutegiaren ordutegia


      Hona hemen eskolaz kanpoko orduko aurtengo ikasleentzako ordutegia.  Aurten, jubilazioren bat egon ondoren, Hezkuntza Sailatik proiektua erdira eskeini digute 2011-2012 ikasturtean sartutako arduradun berriei, ihaz lez,  eta horregatik, ordutegia ere erdia izango dugu eskolan.

      Ikasturte hasieran izandako ikasleen familiarekiko bileretan azaldu da.

      Honez gain, asteartero, arratsaldean,  ikasleek tutoreatekin bibliotekara joateko aukera izango dute prestamoen bila.

      Asteazkenetako eguerdietan Ziklo osoa koordinatzeko saio egingo da eta biblioteka itxita egongo da.

      2011(e)ko urriaren 9(a), igandea

      Baditugu blogen "piktogramak" (favicon)

      Bibliotxokoa "favicon"
      Hala da,  badugu gure blogaren zeinua, piktograma, ikurra edo "favicon" (azken hau erderaz). Bi blogetarako oso antzekoak diseinatu ditut, koloreak inbertitu ditut eta desberdintasun txikiekin ere: beheko "A" Bibliotxokoari dagokiona da, eta beheko "O" letra gaztelaniazko blogari dagokio.

      Bibliotxoko "favicon"

      2011(e)ko urriaren 2(a), igandea

      Liburutegia zabalik!

      Hala da, ailegatu zaigu eguna, eta bihar Eskolako Liburutegia zabalduko dugu ofizialki, ikasturte honetan. Jubilazioen ostean Hezkuntza Sailak ez du proiektu osoa ematen eta horregatik, aurten,  ordutegi erdia edukiko dugu liburutegian. 
      Behintzat, ez dugu liburutegiaren proiektua galdu.
      Animatu zaitez eta etorri gure liburutegira!

      2011(e)ko irailaren 26(a), astelehena

      Izorraturiko estekei buruzko ohartu



      Sarritan, beste batzuen blogetan sartzen naizenetan apurturik dauden hainbat esteka aurkitu ditut eta ez da erraza idazten duenak jakitea non apurtu den. Hau dela eta, ohartxo bat jarri dut blogean, nolabait, ere zuek sartzen zareten lekuan esteka hori ondo ez badago, ohartarazteko, mesedez, eskatzen dizuet, bai artikulu horren azpian iruzkin baten bidez, bai e-maila bidaltzen. 
      Aldez aurretik, eta jakina, mila esker!.
      Egin dudan ohartxoa uzten dizuet zuek deskargatzeko (horretarako, hemen klikatu) eta erabili nahi izanez gero!.

      2011(e)ko irailaren 25(a), igandea

      Gaur, "Bazen behin..Legution" ospatu da

      Gaur ere,  Legution, Euskal Kulturari buruzko oraltasunaren trasmisioa "Bazen behin...Legution" entzun, ikusi, bizi eta gozatzeko aukera ederra egon da. Jose Mari Carrere Zabalak egindako artikuluaren esteka uzten dizuet irakurtzeko, paperezko edizioan "berria egunkaria"n aurkitutakoa.

        2011(e)ko irailaren 22(a), osteguna

        REBIUN eta Catálogo BNE bilatzaileak


        Bai REBIUN, bai Catálogo BNE liburuen datuak bilatzeko eta erregistro bibliografikoak egiteko kanpoko tresnak dira, tresna hauek eskoletako liburutegien arduradunentzat oso lagungarriak izan daitezke.
        Hona hemen estekak: 
        1. Catálogo BNE
        2. REBIUN

        2011(e)ko irailaren 21(a), asteazkena

        Abies 2.0 Programaren formakuntza: "Katalogo Bateratua-n eta REBECAn bilatu

         Bizkaian, Abies 2.0ko programaren formakuntza, Ángelen eskutik eta borondadez emana, jasotzen ari garenok, Liburutegien Proiektuan sartu berriak, hain zuzen,  oso helbide interesgarriak ikusi ditugu, gaur. Hona hemen helbide hauek, Eskolako Liburutegietan erabiltzeko, eta espazio honetan eskura ere, liburu berri batzuen katalogazioa behar denetan: 
        Liburutegiak: "Katalogo Bateratua"


        2011(e)ko irailaren 18(a), igandea

        Programa ABIES 2 (Curso de formación)

        Aste honetan zehar, Bizkaiko  Eskolako Liburutegiaren Proiektu baten ardura "lehendabiziz" hartu dugunok "ABIES 2" Programan formakuntza jasoko dugu.
        Gure eskolan, ikasturte honetan, Liburutegiko Proiektu erdia eskeini digute bakarrik  jubilazioak eta krisia dela eta Proiektu hauen etorkizuna erdixka doala dirudi.
        Proiektu honen arduran sartu berriak garenok Ikastetxeko beste funtzioekin konpartituko dugu gurea, ordutegi osoa bete arte: tutorietan, laguntza ematen, beste proiektuen ardura eramaten....

        2011(e)ko irailaren 16(a), ostirala

        Ongi Etorri! (eskola-letra koloredunak)

        Ikasturte hasiera dela eta hainbat apaingarri erabiliko ditugu Eskolako Liburutegian ikasleei eta datozen berri guzti-guztiei gure agurra emateko. Irailaren zehar formakuntzan nabilela eta ez dut denborarik eduki pasa den astelehenean, ikasturtearen hasierako lehengo eguna,  jarri nuen sarrerako muralari argazkia egiteko. 


        Hala ere, hona hemen erabili ditudan letrak ongi etorri eratzeko. Nahi baldin badituzue letra hauek erabili egin ezazue klik irudien gainean eta gorde zuen ordenagailuan behar duzuenetarako!. 
        Ahal dudanean eskolako muralaren argazkia eskegiko dizuet . 
        Handiagoan lortu nahi ezkero bidaki e-maila!

        Ongi etorri "O"letra
        Ongi etorri "N" letra
        Ongi etorri "G" letra
        Ongi etorri "I" letra

        Tximeleta (erdiko apaingarria)
        Ongi etorri "E" letra

        Ongi etorri "T" letra
        Ongi etorri "O" letra

        Ongi etorri  "R" letra

        Ongi etorri "R" letra

        Ongi etorri "I" letra

        E-maila bidali nahi?

        Gurekin harremanetan nahi izanez gero hemen duzu gure e-maila zeozer bidali nahi baldin badiguzue. Bestela, artikulu bakoizaren azpian egin ditzakezu zuen iruzkinak.

        2011(e)ko irailaren 15(a), osteguna

        Ezagutu Portugalete!

        Puente de Portugalete . Puente Bizkaia. Puente Colgante 
        Gaur, Programa ACEX  Bizkaia II Ihardunaldien barruan kanpoko irteerak euki ditugu talde desberdinetan banandurik, nik "Ezagutu Portu!" aukeratu nuen eta hona hemen gaur goizean egindako argazki batzuk. Lastima bateria barik geratu naizela eta ezin izan dut Udaltegiko Artxiboan egindako bizita ezta Rialia-n egindakoa atera.
         Egin ditudan argazkiak uzten dizkizuet eta ezinezkoak hurrengoan izango dira!. 
        Argi da gure ikasleek irteera hauekin bidez bizi, gozatu eta alaitasun gehiagoz mamituko dutela liburuetan bakarrik baino.

        Ezagutu Portugalete! ¡Conoce Portugalete! (1) on PhotoPeach

        Ezagutu Portugalete! ¡Conoce Portugalete! (2) on PhotoPeach

        Hona hemen Mikel Agirregabiriak, "blogger" ospetsua, Portugaleteko Udaltegiko Artxibo Historikoan egindako bideoa. 
        Robertok,  Udaltegiko Artxibozainak, bere pasioa eta emozio osoa trasmititu dizkigu gaurko bisitan.

        Mikel Agirregabiriaren bideoa (mila esker!). Bisitatu bere blogga, material gehiago aurkituko baituzue.

        2011(e)ko irailaren 13(a), asteartea

        ACEX Programa 2. Ihardunaldiak, 2011-2012 ikasturtea

        ACEX Programa II. Ihardunaldiak (2011-2012 ikasturtea)
        II Jornadas  de intercambio Programa ACEX (curso 2011-2012)
        Juan Crisóstomo de Arriaga Musika Eskolan, Bizkaian,  Acex Programaren  2011- 2012 ikasturtearen II. Ihardunaldiak hasi dira gaur. Ihardunaldi hauetan hainbat Eskolako Kanpoko Ekintzen Hezitzaileen experientziak jakinaraziko dira.
        Pasa den asteko formakuntzaren ikastaroan, Liburutegietan (Proiektu erdiak) hasten garenoi, banandu ziguten egitaraua uzten dizuet, bai euskaraz, bai gaztelaniaz.
        Ihardunaldiak 09:30tan hasiko dira eta Txutxi Solar-ek eta Mikel Agirregabiria-k zabalduko dituzte 

        • Egunak: Irailak 13, 14 eta 15
        • Non: Juan Crisóstomo de Arriaga Musika Eskola
        • Ibarrekolanda auzoan, Bilbo 4015, Bizkaia
        Nola heldu: "Auzoan ez dago OTArik baina ..., Garraio publikoa erabiltzea osangarria dela gogoratu!".

        • Metro Bilbao: Sarriko irteera (ondoan dago)
        • Bilbobus: 10, 13  18, 71
        • Bizkaibus. Bilbao-Getxo (Aizkorri)