2011(e)ko azaroaren 30(a), asteazkena

Autorización de publicación de imágenes


Egun gutxi barru, Bibliotekako Proiektuaren barruan egiten diren ekintzen eta irudien baimena bidaliko zaie liburutegiko erabiltzaileei  eta haien familiei gune honetan publikatu ahal izateko. Nahiz eta eskolako blogean publikatzeko baimena egon eta gune hau beranduago zabaldu zenez gero berriz eskatu behar da baimena honetan egiteko ere.


Dentro de unos días desde la Biblioteca escolar se va a enviar una solicitud  a las familias o tutores legales  para poder publicar las imágenes en éste espacio de las distintas actividades del alumnado que se realizan en el Proyecto de la Biblioteca. El motivo es que  a pesar de disponer de las distintas autorizaciones familiares para el blog de la escuela y éste blog estar integrado en el mismo  es necesario solicitar dicha autorización.

2011(e)ko azaroaren 29(a), asteartea

Tintinen abenturen erakusketa Deustun daukagu!



Pasa den astetik Tintin abenturen erakusketa Bibliotekako eskolan dugu, 1. solairuan kokatuta,  hain zuzen, denok ikusteko aukera izateko. Erakusketa hau datorren abenduaren 14ra arte izango dugu eskolan eta den- denok gonbidaturik zaudete ikusteko.


Ez dut denborarik izan argazkiak igotzeko eta laster igoko ditut zuel ikus eta goza ditzazuen baina zera esango dizuet : bai ikasleek, irakasleek eta familiek gustoko handiz hartu dutela erakusketa behin eta berriroa dierazi baitute  oso berezia dela eta gainera "Musika eskola" dugunez gero ere ikusle gehiago ditugu erakusketa honetan parte hartzeko. 
Bitartean hemen uzten dizkizuet galdera-sorta txiki bat abenduaren 7an egingo den zozketan parte hartzeko nahi izanez gero, saria: Tintin erakusketaren iragartzeko kartel bat.
Bitartean, hemen dituzue galdera-sorta bat zozketan parte hartu nahi baldin baduzue:

  1. Zeintzuk dira Tintin abenturetan agertzen diren pertsonaien izenak?
  2. Zein da Tintinen lagunik onenaren arraza-mota?
  3. Tintinen abenturak idatzi zuenaren egilearen izenordaina ba al dakizu zein den?
  4. Ba al dakizu albumen guztien artetik zein izan zen lehen idatzi izenaren izenburua?
  5. Zein da Steven Spielberg-k zuzendutako azken 3Dko animazio filmaren izena?
Zozketa, abenduaren 7an egingo dugu. Parte hartu eta egon adi!
Animatu zaitez eta etorri erakusketa ikustera!


2011(e)ko azaroaren 17(a), osteguna

Albisteak Hauteskundeak 2011: Bihar, arratsaldean, Biblioteka itxita

Hauteskunde Orokorrak, datorren azaroaren 20an,  izango direla eta, Deustuko Eskolako Biblioteka itxita egongo da bihar, arratsaldean.
Eguerdian, ordutegi arruntaz jarraituko dugu.

2011(e)ko azaroaren 16(a), asteazkena

"Tintín" eta "Star Wars" erakusketak izango ditugu Deustuko Bibliotekan


Bizkaiko ACEX Programaren bidez ondoko bi eskolako erakusketak izango ditugula  Deustuko eskolako "Biblioteka Proiektuan" ikasturte honetan email baten bidez jakinarazi digute. Hauek izango dira:  Tintín eta Star Wars.
Zoriontasunez heldu zaigu berria, aurten,  Lehen Hezkuntzako 2. zikloko ikastalde batekin Irakurtzeko Animazio Planaren barruan "Komikiak" lantzen hasi baikara liburutegian orain dela bi aste.

Erakusketa hauek dohan edukiko ditugu (ACEX eta BBKren artean antolatuak) eta ez digute eraginik egingo Bibliotekarako aurrekontuan.

Hemen dituzue erakusketa bakoitzaren datak:
  • Tintín: azaroaren 23tik abenduaren 14ra izango da
  • Star Wars: otsailaren 24tik  martxoaren 6ra izango da.
Erakusketak Eskolako Biblioteka sarrera ondoan aurkituko dituzue, 1. solairuan,  hain zuzen,  eta atea denontzat zabalik!
    Hona hemen gure helbidea:

    Blas de Otero kalea, 66
    Bilbo 48014
    Bizkaia, Euskadi

    2011(e)ko azaroaren 8(a), asteartea

    Beldur Astea 2011 Deustuko Eskolako Bibliotekan (Pasabideko erakusketa)


    Hona hemen "Beldur Astea 2011" ko erakusketan zehar egin genituen argazki bildumatxoa. Hau bakarrik doakio pasabidean egin genituen erakusketari eta hau da onena:  umeak bibliotekaren apalategietatik begira-begira ibili zirela beldurrari buruzko liburuen bila. Gainera, ikasleek, beraiek antolatu eta pasabidean jarri zituzten komikiak, aldizkariak eta haiek egindako beldurrezko apaingarriak.... Egunak aurrera zihoazen araberan magia-errezetak, ipuin laburrak... idatzi zituzten ere.
    Aste bi hauetan liburutegia bete-beterik izan dugu eskolan. Pasa den ostiralean 44 ikasle izan genuen.

    Beldur Astea 2011 Bibliotekan - Semana del Miedo 2011 en la Biblioteca on PhotoPeach