2011(e)ko abenduaren 24(a), larunbata

Olentzero Deustun, 2011

Olentzero eta Mari Domingi Deustuko eskolara etorri dira! Zintzo portatu, gaur gauean,  Olentzero gure etxeetara helduko zaigu ere!.
Zorionak eta Eguberri On!



2011(e)ko abenduaren 20(a), asteartea

Olentzeroren etxean egonda

OLENTZEROREN ETXEA
Pasa den astean Olentzeroren eta Mari Domingiren etxean egon ginen eta benetan oso lanpeturik dabiltzala egun hauetan opariak prestatzen; hala ere, Gure Bibliotekan prestatzeko hainbat ideia eta ekintzak egiteko,  datorren Abenduaren 24 gauean Euskal Herriko etxeetara heldu baino lehen eta urruti daudenentzakoeatara ere, eman zizkiguten.
Olentzerok eta Mari Doimingik  emandako aholkuen zerrendatxo bat uzten dizuegu ekintza hauek prestatzeko: 
  • Olentzeroren marrazkiak eta postalak: guk egindako batzuk berari bidaltzea nahi du.
  • Olentzeroren panpinatxoa egin: gero berari, papera ez gastatzeko, egindakoaren argazki bat e-mailez bidali nola geratu den ikusteko.
  • Olentzerorentzako eskutitza idatzi: Krisi-ekonomiko aldian gaudela gogoratzeko eskatu digu eta horregatik gutxi eskatu behar diogula, holan guztioi ailegatuko zaigu zeozer.
  • Irakurtzea, sortu, irudikatu, jolastu, ikasi, etxean lagundu…; biek esan ziguten oso garranzitsua dela irakurtzea eta liburu mordo eta ipuin asko ditugula zain.
  • Gure Planetari buruzko gaixotasunaren ardura handia dute ere eta kontzientzia gehiago hartu behar dugula eta egunero horretaz ekintzak egin behar ditugula esan ziguten ere zuei kontatzeko.
Mila esker, Olentzero eta Mari Domingi!

2011(e)ko abenduaren 4(a), igandea

46 Durangoko Euskal Liburu eta Disko azoka


Abenduaren 4tik 8ra zatoz Durangoko azokara etorri!.  Euskal kulturaren festaren partaide eta kultura-egilea ere; aurtengo Durangoko azokan Galizia gonbidaturik izango dugu.
Hemen honako estekak uzten dizkizuet:


2011(e)ko abenduaren 2(a), ostirala

Bizitzarako oinarrizko ikaskuntza gaitasunak lantzeko 2012ko egutegia (CEAPA)

CEAPAren 2012rako egutegia
CEAPA-k, Confederación española de padres y madres de alumnos, ATLÁNTIDA izeneko proiektuarekin batera 2012rako egutegi didaktikoa argitaratu du, eta berri hau Pilar Torresen blogari esker jakin izan dugu.
Hilabete bakoizak proposamen didaktiko batzuk ditu egun-egunean ekintza bana etxean lantzeko seme alabekin eta holan eskolan lantzen direnen bizitzarako oinarrizko ikaskuntzak osatzeko eta indartzeko.
PDF formatoan egutegia deskargatu nahi baldin baduzue (erdaraz dago)
Calendario+2012+ +Web