2014(e)ko maiatzaren 29(a), osteguna

Jasone Osororekin Deustun!

Pasa den astelehenean, Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleak, Deustuko Bidarte Udal liburutegian, Jasone Osororekin egon ziren. "Idazleekiko Topaketa" ekintza hau Bilboko Udalak zonaldeko ikasleentzat antolatzen du eta dohakoa da.
Ez  daukat ekintza honi buruzko argazkirik zuekin konpartitzeko (ordu horretan  ikasgelan nengoen eta), baina oso gustora egon zirela eta ekintza interesgarria iruditu zitzaiela adierazi zuten geroago, eskolako bibliotekako orduan, hain zuzen.
Solasaldi literarioetan, euskal idazlearen Jara izendaturiko liburua irakurri dute.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina